XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bidaurretako erretaularen kasuan urdinaren, eta zuriaren arrastoak aurkitu dira.

4. Kolatzea

Hainbat autorek Austrian, Italian eta Alemanian egin dituzten ikerkuntzetatik ateratzen da, brokatu-orriak ez zirela zuzenean sostenguaren gainean kolatzen, eta bai prestakin baten gainean; beste horrenbeste detektatu da eskuartean dugun kasu honetan ere.

Perusini-k estudiatu Friuli-ko aldareetan, diferentea da brokatuentzat jartzen den prestakina obraren gainerako guztian erbiltzen denetik, eta hura osatzen da, oleo lehorgarriz, erretxinez eta minioz.

Meersburger-eko aldarean lausodura okre bat da prestakina, eta Blauberer-ekoan miniozkoa da lausodura.

Bidaurretan prestakina obrako beste guztian bezalakoxea da, eta ez da inolako lausodurarik ikusten eta tradiziozkoa ez den prestakin arrotzik ere ez.

Brokatua prestakinari kolatzea animalizko kola edo hainbat eratako hozkagarriekin, impresio-masa nolakoa zen kontu.

BROKATU APLIKATUA BIDAURRETAKO MONASTEGIKO ERRETAULAN

Brokatu aplikatuaren dekorazioa, erretaularen hainbat piezatan ageri dena, salbuespen bat de Gipuzkoan dauden garai honetako obren artean.

Lurralde historiko honetan kontserbatu diren garai bereko obren artean, beste kasu bat aurkitu da, orain arte, Zumaiako parroki elizako San Antonen triptikoan, eta inportazioko obra da berau.

Beste horrenbeste gertatzen da Bizkaian, Galdakaon bakarrik aurkitu bait da holakorik.

Ez da harritzekoa, dekorazio-modu hau salbuespena izatea, izan ere oso lan handikoa bait da eta garestia, eta oso bezero inportanteek bakarrik eskatzen zutena.

Juan de Olazarani buruz, honi egozten bait zaio erretaularen egiletza ikus 26 or. oso datu gutxi dago.

Ez da horren eskuko beste obrarik aurkitu, egilearen estudio kritiko bat egiteko bide emango lukeenik.

Bestelako datu dokumentalik ere ez da aurkitu horren biografia edo iharduera artistikoak zer-nolakoak ote ziren adieraziko ligukeenik.

Guzti honegatik, nolata datu berririk aurkitzen ez den, gauza zaila da Olazaranek teknika hau nola ikasi zuen jakitea, egilea bera izan zela uste izanik behintzat.

Hipotesia onartuz gero, ezen erretaula hau Oñatin egina izan zela, daitekeena da artista flamenkoak herri honetatik pasatu izatea, Karlos V.aren erregetza bitartean izan zen artisten migrazio-korrontearen barruan, eta lan hau egin izatea (nahiz eta ahalbide hau egiaztatzen duen dokumenturik ere aurkitu izan ez).

Edozeinetara ere, teknika honen ez-ohizkotasunak eta brokatuak ageri duen kalitate handiak pentsarazten digu, inondik ere artisau iaioren baten lankidetza izan zela hor.

Erretaula honetan, brokatu aplikatua bankuko apostoluetan ageri da batez ere, han ikusten bait da ondoena.

Goiko pisuetan eramaten dute, Amabirjinak, bere erliebeko eszena guztietan, eta Santa Isabelek, bere trajearen azalera guztia brokatuan egina bait dauka.